Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 1:1-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hasieran bazen Hitza.Hitza Jainkoarekin zegoeneta Hitza Jainko zen.

2. HasieranJainkoarekin zegoen Hitza.

3. Gauza guztiakberonen bidez egin ziren,eta egindakotik ezerez da berau gabe egin.

4. Hitzarengan zegoen bizia,eta bizia gizakien argia zen;

5. argi horrek ilunpetan egiten du argi,baina ilunpeek ez zuten onartu.

6. Agertu zen gizon bat Jainkoak bidalia; Joan zuen izena.

7. Testigu izatera etorri zen, argiaz testigantza egitera, beraren mezuaren bidez sinets zezaten.

8. Ez zen hura argia, argiaren testigantza egin behar zuena baizik.

9. Hitza zen egiazko argia,mundura etorrizgizaki guztiak argitzen dituena.

10. Munduan zegoeneta, mundua haren bidezegina izan arren,mundukoek ez zuten onartu.

11. Bere etxera etorri zen,baina beretarrek ez zuten onartu.

12. Onartu zuten guztiei, ordea,berarengan sinesten dutenei, alegia,Jainkoaren seme-alaba izatekoahalmena eman zien.

13. Hauek ez dira giza odolekoak,ezta gizakiaren borondatezsortuak ere,Jainkoarengandik jaioak baizik.

14. Eta Hitza gizon egin zeneta gure artean jarri bizitzen.Ikusi dugu haren Jainko-aintza,Aitarengandikmaitasun eta egiaz beteadatorren Seme bakarraridagokion aintza.

15. Joanek beronetaz egin zuen testigantza, oihu eginez: «Honetaz ari nintzen ni, “Nire ondoren datorrena nire gainetik dago, ni baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean».

Irakurri kapitulu osoa Joan 1