Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 8:2-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. eta bere apaiz-zerbitzua Jainkoak egindako benetako santutegian betetzen du, eta ez gizakiek egindako itun-etxolan.

3. Edozein apaiz nagusi emaitzak eta opariak eskaintzeko jarria dagoenez, Jesusek ere zerbait eskaini behar zuen.

4. Mundu honetan Jesus ez litzateke apaiz ere izango, hor baitaude Moisesen legearen arabera opariak eskaintzen dituzten apaizak.

5. Hauek egiten duten kultua, ordea, zeruko gauzen irudi eta itzal besterik ez da, Jainkoak Moisesi, etxola egiterakoan, agindu zionaren arabera: Izan arreta, dena mendian erakutsi zitzaizun ereduaren arabera egiteko.

6. Jesusek benetan kultu-zerbitzu askoz bikainagoa hartu du, itun bikainagoaren, agintzari bikainagoetan oinarrituaren, bitarteko baita.

7. Izan ere, lehenengo ituna akatsik gabea izan balitz, ez zegokeen bigarren batentzat lekurik.

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 8