Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 7:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Melkisedek hau, Salemgo errege eta goi-goiko Jainkoaren apaiza zen. Bidera atera zitzaion Abrahami, erregeak garaitu ondoren itzulbidetik zetorrela, eta bedeinkatu egin zuen.

2. Abrahamek guduan harrapatutako guztiaren hamarrenak eman zizkion orduan. Alde batetik, Melkisedek izenak «Justizi errege» esan nahi du; eta, bestetik, Salemgo errege zen, hau da, «Bake-errege».

3. Liburu Santuan ez da aipatzen haren aitarik, ez amarik, ez jatorririk, ez jaiotzarik, ez heriotzarik; horrela, Jainkoaren Semearen antzera betiko dirau apaiz.

4. Zenbaterainokoa ez ote zen Melkisedek, gure arbaso Abrahamek berak guduan harrapaturiko gauza hoberenen hamarrenak eman baitzizkion!

5. Moisesen legearen arabera, apaizgoa hartzen duten Lebiren ondorengoek herriarengandik jaso behar dituzte hamarrenak, hau da, beren senideengandik, hauek ere Abrahamen jatorrikoak direlarik.

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 7