Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 6:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Horrela, bada, Kristori buruzko lehen mailako doktrina alde batera utzirik, has gaitezen kristau-heldutasunari dagozkionez mintzatzen, berriro oinarrizko gauzak aipatu beharrik gabe, hala nola: heriotzara daramaten egintzetatik aldentzea, Jainkoarengan sinestea,

2. bataio-modu ezberdinei buruzko doktrinak, eskuen ezartzea, hildakoen piztuera edo behin betiko auzia.

3. Horrela egingo dugu, beraz, Jainkoa lagun.

4. Izan ere, behin fedean argituak izan direnek, Jainkoaren dohaina dastatu eta Espiritu Santuarengan parte izan dutenek,

5. Jainkoaren mezu ederra eta datorren munduaren indarra probatu dituztenek,

6. fedeari uko egiten badiote, ezinezkoa dute berriro bihozberritzea, Jainkoaren Semea gurutziltzatzen ari baitira eta mundu guztiaren aurrean isekatzen.

7. Lurrak ere, gainera maiz datorkion euria xurgatu eta nekazariari probetxuzko landareak ematen badizkio, Jainkoaren bedeinkazioa du berekin;

8. baina, sasi eta sastrakak ematen baditu, ez du ezertarako balio, Jainkoak madarikatu egingo du eta, azkenik, erre egingo dute.

9. Horrela hitz egiten badizuegu ere, senide maiteok, ziur gaude, zuei dagokizuenez, jokabide guztiz jatorra duzuela, salbamena lortzeko egokia.

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 6