Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 3:15-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. esan zaigunaren arabera: Gaur Jaunaren mintzoa entzuten baduzue, ez gogortu bihotzak, errebelde izan zinetenean bezala.

16. Zein dira Jainkoaren mintzoa entzun eta beraren kontra errebelatu zirenok? Moisesek Egiptotik atera zituen haiek, noski.

17. Eta zeinek gogait eragin zioten Jainkoari berrogei urtez? Bekatu egin zutenek; eta, horregatik, hilda gelditu ziren basamortuan.

18. Eta nori zin egin zien Jainkoak ez zirela haren atsedenean sartuko? Obeditu ez ziotenei.

19. Garbi ikusten dugu, beraz, sinetsi ez zutelako gelditu zirela sartu gabe.

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 3