Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 3:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Horregatik, Jainkoak herri santuko kide egin eta zerurako deitu zaituztenok, begira iezaiozue Jesusi: bera da guk aitortzen dugun fedearen apostolu eta apaiz nagusi.

2. Fidagarria da benetan eginkizun horretarako izendatu duen Jainkoaren aurrean, Moises ere haren etxeko ziren israeldar guztientzat fidagarria izan zen bezalaxe.

3. Jesusek, izan ere, ohore handiagoa merezi du Moisesek baino, etxegileak etxeak berak baino ohore handiagoa merezi duen bezalaxe.

4. Edozein etxek du bere egilea; baina gauza guztien egilea Jainkoa da.

5. Moises fidagarria izan zen, noski, Jainkoaren etxeko guztientzat, baina Jainkoaren mezua herriari adierazi behar zion zerbitzari bezala.

6. Kristo, ordea, Jainkoaren etxeko nagusi ezarritako Seme bezala izan da fidagarri; etxe hori gu geu gara, baldin adoretsu eta harrotzeko geure bide dugun itxaropenean sendo irauten badugu.

7. Horregatik, Espiritu Santuak dioen bezala: Gaur Jaunaren mintzoa entzuten baduzue,

8. ez gogortu bihotzak, errebelde izan zinetenean bezala, tentaldi-egunean basamortuan bezala.

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 3