Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 3:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Horregatik, Jainkoak herri santuko kide egin eta zerurako deitu zaituztenok, begira iezaiozue Jesusi: bera da guk aitortzen dugun fedearen apostolu eta apaiz nagusi.

2. Fidagarria da benetan eginkizun horretarako izendatu duen Jainkoaren aurrean, Moises ere haren etxeko ziren israeldar guztientzat fidagarria izan zen bezalaxe.

3. Jesusek, izan ere, ohore handiagoa merezi du Moisesek baino, etxegileak etxeak berak baino ohore handiagoa merezi duen bezalaxe.

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 3