Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 2:11-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Izan ere, bai santu egiten duen Jesusek, bai honek santu egiten dituenek, Aita bera dute denek; horregatik, Jainkoaren Semeari ez dio lotsarik ematen hauei senide deitzeak,

12. Liburu Santuak dioenez: Hitz egingo diet zutaz neure senideei, goretsiko zaitut batzarraren erdian.

13. Beste hau ere badio: Jainkoarengan jarriko dut nik konfiantza.Baita ere: Hona ni eta hona Jainkoak eman dizkidan haurrak.

14. Familia bateko seme-alabak haragi eta odol bereko diren bezala, horrelaxe hartu zuen parte Jesusek ere gizakiaren haragi-odoletan, heriotzaren nagusi den deabrua heriotzaren bitartez indargabetzeko,

15. eta heriotzaren beldurrez beren bizitza osoan esklabo bezala bizi zirenei askatasuna emateko;

16. hura ez baitzen, noski, aingeruei laguntzera etorri, Abrahamen jatorrikoei baizik.

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 2