Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 2:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Horregatik, gero eta arreta handiagoa jarri behar dugu entzun dugun mezuan, bidetik oker ez gaitezen.

2. Zeren, aingeruen bitartez Jainkoak hots egin zuen mezua baliozko gertatu bazen eta beronen kontra huts egin eta desobeditu zioten guztiak Jainkoak arrazoiz zigortu bazituen,

3. nola alde egin guk zigorrari, horrenbesteko salbamen-bidea zabarkeriaz galtzen badugu? Izan ere, salbamen hau Jaunak berak hots egin zuen, eta hari entzun ziotenek baietsi digute gero.

4. Eta Jainkoak ere seinale, egintza harrigarri eta mirari-modu askoz eta bere nahiaren arabera banatu dizkigun Espiritu Santuaren dohainez baietsi du.

5. Orain aipatzen ari garen etorkizuneko mundu hau ez zuen Jainkoak aingeruen menpe jarri.

6. Liburu Santuetan, hain zuzen, hauxe esana du norbaitek: Zer da gizona, zu hartaz oroitzeko, zer gizakia, zu hartaz arduratzeko?

7. Ia aingeruen pareko egin duzu, ohorez eta aintzaz koroatu;

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 2