Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 12:4-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Ez zarete oraindik bizia galtzeraino iritsi bekatuaren kontrako zeuen borrokan.

5. Ahaztu egin duzue seme-alabei bezala ematen zaizuen aholkua: Ene seme, ez baztertu Jaunaren zentzarazpena, ezta adorea galdu ere agiraka egiten badizu,

6. maite duena baitu Jaunak zentzarazten eta semetzat hartzen duena du zigortzen.

7. Jasaten duzuena zuek zentzarazteko da; Jainkoak seme-alaba bezala tratatzen zaituzte. Izan ere, zein seme-alaba ez du aitak zentzarazten?

8. Zentzarazten ez bazaituzte, denak zentzarazi ohi diren bezala, ez zarete nonbait benetako seme-alaba, sasiko baizik.

9. Lurreko gurasoak begirunez hartzen genituen, zentzarazten gintuztenean; arrazoi gehiagoz jarri behar dugu, bada, zeruko Aitaren menpe, bizia iristeko.

10. Gurasoek bizitza labur honetarako eta beren irizpideen arabera zentzarazten gintuzten; Jainkoak, ordea, hobea den zerbaitetarako, haren santutasunean parte har dezagun, alegia.

11. Egia esan, mementoan edozein zentzarazpen mingarri da eta ez pozgarri; baina, gerora, zentzarazpenaren bidez zaildu direnek haren fruituak jasotzen dituzte: bakea eta bizitza zuzena.

12. Ea bada, sendotu beso ahulduak eta belaun makalduak,

13. eta ibil zaitezte bide zuzenean, hanka okerra hauts ez dadin, sendatu baino.

14. Saia zaitezte guztiekin bakean bizitzen, eta izan santu; bestela, ez baitu inork Jauna ikusiko.

15. Ibili kontuz, Jainkoaren onginahitik inor urrun ez dadin; ez dadila zuen artean guztiok nahasi eta kutsatuko zaituzten landare pozoitsurik hazi.

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 12