Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 12:26-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Orduan bere ahotsaz lurra dardararazi zuen Jainkoak hau hots egiten digu orain: Oraindik beste behin, lurrari ez ezik, zeruari ere dar-dar eragingo diot.

27. Oraindik beste behin hitzek hau adierazten dute: dar-dar egiten duten gauzak, eginak direnez, desagertu egingo direla, dar-dar egin ez dezaketenak bakarrik geldi daitezen.

28. Horregatik, dardaratuko ez den erreinua hartu dugunez, izan gaitezen esker oneko eta eman diezaiogun Jainkoari berak atsegin duen kultua begirunez eta errespetuz,

29. su kiskalgarria baita gure Jainkoa.

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 12