Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 12:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Horregatik, guk ere, hainbat eta hainbat testiguz inguraturik gaudenok, astin dezagun oztopo zaigun guztia eta itsasten zaigun bekatua, eta ekin diezaiogun etsi gabe aurrean dugun lasterketari.

2. Jar ditzagun begiak geure fedearen iturburu eta betetzaile dugun Jesusengan; honek, itxaro zuen zorionagatik, gurutzean hiltzea onartu zuen, heriotza lotsagarria zela kontuan hartu gabe, eta orain Jainkoaren tronuaren eskuinaldean eseria dago.

3. Gogora ezazue, bada, bekatarien aldetik halako eraso gogorra jasan zuen hura, adorea galdu eta etsi ez dezazuen.

4. Ez zarete oraindik bizia galtzeraino iritsi bekatuaren kontrako zeuen borrokan.

5. Ahaztu egin duzue seme-alabei bezala ematen zaizuen aholkua: Ene seme, ez baztertu Jaunaren zentzarazpena, ezta adorea galdu ere agiraka egiten badizu,

6. maite duena baitu Jaunak zentzarazten eta semetzat hartzen duena du zigortzen.

7. Jasaten duzuena zuek zentzarazteko da; Jainkoak seme-alaba bezala tratatzen zaituzte. Izan ere, zein seme-alaba ez du aitak zentzarazten?

8. Zentzarazten ez bazaituzte, denak zentzarazi ohi diren bezala, ez zarete nonbait benetako seme-alaba, sasiko baizik.

9. Lurreko gurasoak begirunez hartzen genituen, zentzarazten gintuztenean; arrazoi gehiagoz jarri behar dugu, bada, zeruko Aitaren menpe, bizia iristeko.

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 12