Itun Zaharra

Itun Berria

Galaziarrei 6:3-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Norbait zerbait delakoan badago, ezer ez delarik, bere burua engainatzen du.

4. Azter beza nork bere jokaera eta, horrela, bereaz harrotu ahal izango da, baina besteekin konparatzen ibili gabe,

5. nork bere zama eraman beharko baitu.

6. Mezuari buruzko irakaspena hartzen ari denak bana bitza irakaslearekin bere ondasun guztiak.

7. Ez engainatu zeuen buruak. Ez dago Jainkoari barre egiterik. Bakoitzak zer erein, huraxe bilduko du:

8. bere bizitzan grina txarrak ereiten dituenak, grina txarretatik heriotza bilduko du; Espiritua ereiten duenak, berriz, Espirituagandik betiko bizia bilduko du.

9. Ez gaitezen, beraz, aspertu on egiten, zeren, etsitzen ez badugu, jasoko baitugu uzta bere garaian.

Irakurri kapitulu osoa Galaziarrei 6