Itun Zaharra

Itun Berria

Galaziarrei 5:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Libre izateko askatu gaitu Kristok. Iraun ezazue, beraz, sendo eta ez makurtu berriro esklabotzaren uztarpera.

2. Hara zer esaten dizuedan nik, Paulok: Erdaintzen bazarete, Kristok ez dizue ezertarako balio izango.

3. Berriro ere zinez diotsuet erdaintzen den oro lege osoa betetzera behartua dagoela.

4. Moisesen legearen bidetik salbamena lortu nahi duzuenok, Kristorengandik bereizi egin zarete eta Jainkoaren onginahitik saihestu.

5. Gu, berriz, Jainkoak, Espirituaren egitez eta sinesmenari esker, salbamena emango digun itxaropenez bizi gara.

Irakurri kapitulu osoa Galaziarrei 5