Itun Zaharra

Itun Berria

Galaziarrei 4:26-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Bestea, ordea, libre dena, goiko Jerusalemen irudi da, eta bera da gure ama.

27. Izan ere, hau dio Liburu Santuak: Egin poz-oihu emakume agor eta haur gabe horrek! Ekin kantari pozaren pozez, erdiminik izan ez duzun horrek! Bakarrik utziaren seme-alabak gehiago izango baitira, senardunarenak baino.

28. Zuek, beraz, senideok, agintzariari esker zarete seme-alaba, Isaak bezala.

29. Baina orain ere ordukoa bera gertatzen da: giza sorbide hutsez jaiotako semeak Espirituaren indarrez sorturikoa pertsegitzen du.

30. Zer dio, ordea, Liburu Santuak? Bidal itzazuetxetik mirabea eta beronen semea, honek ez baitu oinordeko izan behar librearen semearekin batera.

31. Beraz, senideok, ez gara mirabearen seme-alaba, librearenak baizik.

Irakurri kapitulu osoa Galaziarrei 4