Itun Zaharra

Itun Berria

Galaziarrei 2:15-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Gu judu gara jaiotzaz, eta ez jentil-herri bekatari horietakoak.

16. Badakigu, hala ere, Jainkoak ez duela inor onartzen legea betetzeagatik, Jesu Kristogan sinesteagatik baizik. Eta guk Jesu Kristogan sinetsi dugu, Jainkoak Kristorenganako sinesmenari esker eta ez legeak agindua betetzeagatik onar gaitzan; izan ere, Jainkoak ez du inor legea betetzeagatik onartzen.

17. Baina, Jainkoaren onespena Kristoren bidez bilatuz, gu ere bekatari gertatu bagara, zer esan? Kristo bera bekatuaren zerbitzura dagoela? Inola ere ez!

18. Behin suntsitu nuena berriro eraikitzen badut, ordea, errudun izan nintzela aitortzen dut.

19. Ni legeak eraman ninduen legearekiko lokarria etetera, Jainkoarentzat bizitzeko. Kristorekin batera gurutziltzaturik nago,

20. eta honezkero ez naiz ni bizi, Kristo bizi da niregan. Eta oraingo neure giza bizitza, maite izan ninduen eta bere bizia nire alde eskaini zuen Jainkoaren Semearenganako sinesmenean oinarriturik bizi dut.

21. Jainkoaren onginahia ez dut alferrikako bihurtu nahi. Baina Jainkoak legea betetzeagatik onartzen gaituela egia balitz, alferrik hila izango zen Kristo.

Irakurri kapitulu osoa Galaziarrei 2