Itun Zaharra

Itun Berria

Galaziarrei 1:7-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Ez dago, ordea, beste berri onik; baina badabiltza hor norbaitzuk zuek nahasten eta Kristoren berri ona goitik behera irauli nahian.

8. Beraz, norbaitek, ni neu nahiz zeruko aingeruren bat izanik ere, hots egin nizuena ez beste berri on bat hots egiten badizue, izan bedi madarikatua.

9. Lehen ere esana berriro diotsuet orain: madarikatua, hartu duzuen berri ona ez beste bat hots egiten dizuena!

10. Gizakien onespena bilatzen ote dut ala Jainkoarena? Gizakiei atsegin ematen saiatzen ote naiz? Oraindik gizakiei atsegin eman nahian banenbil, ez nintzateke Kristoren zerbitzari izango.

11. Jakin behar duzue, senideok, nik hots egin dizuedan berri ona ez dela gizakien asmakizuna,

12. ez bainuen inongo gizakirengandik hartu edo ikasi: Jesu Kristok agertu zidan.

13. Ezaguna duzue, noski, noizbaiteko nire jokabidea judaismoan: zein gogor pertsegitzen nuen Jainkoaren Eliza, berau suntsitu nahirik.

Irakurri kapitulu osoa Galaziarrei 1