Itun Zaharra

Itun Berria

Filipoarrei 3:15-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Gu guztiok, kristau heldu garenok, jo dezagun bide horretatik; eta, bestela pentsatzen baduzue, Jainkoak argi ikusaraziko dizue horretan ere.

16. Nolanahi ere, euts diezaiogun tinko lortu dugun mailari.

17. Senideok, izan zaitezte nire antzeko, eta begiratu guregan duzuen ereduaren arabera bizi direnei.

18. Izan ere, asko dira Kristoren gurutzearen etsai bezala bizi direnak. Askotan esan dizuet eta berriro diotsuet orain, malko artean.

19. Horrelakoen azkena hondamena da; sabela dute jainko, beren lotsarietan harrotzen dira eta lurreko gauzetan bakarrik pentsatzen dute.

20. Gu, ordea, zeruko hiritar gara eta handik itxaro dugu salbatzailea: Jesu Kristo Jauna;

21. hark antzaldatuko du gure gorputz ezerez hau, bere gorputz aintzatsuaren irudiko eginez, gauza guztiak bere menpe jartzeko duen ahalmenari esker.

Irakurri kapitulu osoa Filipoarrei 3