Itun Zaharra

Itun Berria

Filipoarrei 2:11-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. eta mihi orok aitor dezanJesu Kristo dela Jauna,Jainko Aitaren aintzarako.

12. Nire esana beti egin duzuenez gero, ene maiteok, egizue orain ere, hor ez nagoelarik; ez hor nagoenean bezala bakarrik, askoz gehiago baizik. Saia zaitezte zeuen salbamena begirune santuz burutzen;

13. Jainkoa da, izan ere, bai nahi izateko eta bai burutzeko gai egiten zaituztena, berak nahi bezala.

14. Egizue dena marmarrik eta eztabaidarik gabe,

15. gizarte maltzur eta gaizto honen erdian garbi eta akats gabe, Jainkoaren seme-alaba errugabe, izan zaitezten; gizarte honetan izarrek munduan bezala egiten duzue argi,

Irakurri kapitulu osoa Filipoarrei 2