Itun Zaharra

Itun Berria

Filipoarrei 1:9-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Eta hauxe eskatzen dut otoitzean: zuen maitasuna izan dadila ezagueraz geroz eta jantziagoa eta sentiberatasunez biziagoa,

10. egokien dena bereizten jakin dezazuen; horrela, Kristo agertuko den egunean garbi eta errugabe aurkituko zaituzte,

11. Jesu Kristok guregan betetzen dituen egintza onetan aberats, Jainkoaren aintza eta gorespenerako.

12. Jakin behar duzue, senideok, bizi dudan egoera berri onaren aurrerapenerako lagungarri gertatu dela.

Irakurri kapitulu osoa Filipoarrei 1