Itun Zaharra

Itun Berria

Filipoarrei 1:4-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Pozik egiten dut zuen guztion alde otoitz beti,

5. lehenengo egunetik orain arte berri onaren zerbitzuan lankide izan baitzaituztet.

6. Badakit ziur, zuengan hain lan ederra hasi zuenak burutu ere egingo duela, Kristo Jesus berriro agertuko den eguna arte.

7. Bidezko iruditzen zait zuen guztionganako dudan sentipen hau, barru-barruan baitzaramaztet; izan ere, partaide zaituztet Jainkoarengandik hartu dudan dohainean, bai preso nagoen honetan, bai berri ona defendatzeko eta sendotzeko aukera dudanean ere.

8. Jainkoa dut lekuko nola nagoen zuek guztiok ikusteko irrikaz Jesu Kristoren maitasun eztiaren eraginez.

9. Eta hauxe eskatzen dut otoitzean: zuen maitasuna izan dadila ezagueraz geroz eta jantziagoa eta sentiberatasunez biziagoa,

10. egokien dena bereizten jakin dezazuen; horrela, Kristo agertuko den egunean garbi eta errugabe aurkituko zaituzte,

11. Jesu Kristok guregan betetzen dituen egintza onetan aberats, Jainkoaren aintza eta gorespenerako.

12. Jakin behar duzue, senideok, bizi dudan egoera berri onaren aurrerapenerako lagungarri gertatu dela.

13. Izan ere, gobernariaren jauregikoek eta gainerako guztiek garbi ikusi dute Kristorengatik nagoela preso.

14. Eta ni preso egoteari esker, gure senide gehienak, Jaunarenganako konfiantzan indarberriturik, ausartago sentitzen dira Jainkoaren mezua beldurrik gabe hots egiteko.

15. Egia da, bai, batzuk bekaizkeriaz eta nireganako etsaigoz ari direla Kristo predikatzen; baina beste batzuk asmo onez ari dira.

Irakurri kapitulu osoa Filipoarrei 1