Itun Zaharra

Itun Berria

Filemoni 1:17-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Beraz, fedean adiskide banauzu, hartzazu Onesimo nerau bezala.

18. Eta zerbait gaizki egina badizu edota zerbait zor, utzi hori nire gain.

19. Neure eskuz sinatzen dizut ordain-agiria: Paulok; eta ez dizut aipatu nahi zuk zeure burua bera zor didazula.

20. Bai, ene anaia, kristau zarenez, egidazu mesede hori; arindu nire bihotza Kristoren maitasunagatik.

21. Esaneko zaitudalakoan idazten dizut, eta esaten dizudana baino gehiago egingo duzula jakinik.

22. Presta iezadazu ostatua ere, zuen otoitzei esker zuengana bihurtuko naizen itxaropena baitut.

23. Epafrasek, Kristo Jesusengatik nire kartzela-lagunak, agurtzen zaitu;

24. baita lankide ditudan Markos, Aristarko, Demas eta Lukasek ere.

25. Jesu Kristo Jaunaren grazia zuekin.

Irakurri kapitulu osoa Filemoni 1