Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 9:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Egia diot —Kristo dut lekuko—, ez diot gezurrik; neure kontzientziak ere, Espiritu Santuak argiturik, hala aitortzen dit:

2. handia da nire nahigabea, etengabea nire bihotzaren mina.

3. Ni neu madarikatua izatea —Kristorengandik aldendua izatea— ere onartuko nuke, baldin eta hori nire odoleko senideen onerako balitz.

4. Israelen ondorengo dira eta Jainkoak seme-alabatzat hartu zituen; beraiek dituzte Jainkoaren presentzia aintzatsua, itunak, legea, kultua eta agintzariak;

5. beraienak dira arbasoak eta, giza jatorriari dagokionez, beraiengandik dator Kristo, gauza guztien gainetik dagoen Jainkoa. Bedeinkatua izan bedi menderen mendetan! Amen.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 9