Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 7:6-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Baina orain, lotuak gintuen legearentzat hilak gaudelarik, legetik aske gaude; horrela, Espirituaren bizi berriaren arabera zerbitza dezakegu Jauna, eta ez lege idatziaren arau zaharraren arabera.

7. Horrekin zer esan nahi dugu? Legea bekatu dela? Ez horixe! Hala ere, legearen bidez bakarrik ezagutu nuen bekatua. Gutizia zer den ez nukeen jakingo legeak hau esan ez balu: Ez gutiziatu.

8. Bekatuak, agindutik bide hartuta, era guztietako gutiziak ernearazi zituen niregan. Legerik ezean, bekatua hila dago.

9. Garai batean, oraindik legerik ez zegoenean, ni bizirik nengoen; agindua etorri zenean, ordea, bekatua piztu zen

10. eta ni hil egin nintzen. Horrela, bizia emateko zen agindua heriotza-emaile gertatu zitzaidan.

11. Izan ere, bekatuak, agindutik bide hartuta, liluratu egin ninduen eta aginduaren bidez hil.

12. Legea, izan, santua da, eta agindua ere santua, zuzena eta ona.

13. Orduan, ona zen hura heriotza-bide gertatu ote zitzaidan? Ez! Hil, bekatuak hil ninduen; baina bekatua bekatu bezala azaltzeko, berez ona zen aginduaz baliatu zen. Horrela, aginduari esker agertu da bete-betean bekatuaren kaltegarritasuna.

14. Jakin badakigu legea espirituaren arlokoa dena; ni, berriz, gizon ahula naiz, bekatuari saldua.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 7