Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 7:22-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Neure barruan atsegin zait Jainkoaren legea;

23. baina neure gorputzean beste lege bat ikusten dut, nire adimenaren legeari borroka egiten diona, eta niregan ari den bekatuaren lege horrek preso hartua nauka.

24. Ene zoritxarra! Nork askatuko nau heriotzara naraman nire izaera honetatik?

25. Jainkoak, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Eskerrak berari!Honela bada, adimenaren aldetik Jainkoaren legea dut zerbitzatzen; gizon ahul naizen aldetik, berriz, bekatuaren legea.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 7