Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 7:14-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Jakin badakigu legea espirituaren arlokoa dena; ni, berriz, gizon ahula naiz, bekatuari saldua.

15. Ez dut neure jokabidea ulertzen, nahi dudana ez baitut egiten, eta gorroto dudana, huraxe dut egiten.

16. Baina egiten dudana gogoz kontra egiten badut, horrekin legea ona dela aitortzen dut;

17. baina, orduan, egiten duena ez naiz ni, niregan ari den bekatua baizik.

18. Ongi ikusten dut ez dagoela niregan —nire giza grinetan, alegia— ezer onik, nire esku baitago on egin nahi izatea, baina ez on egitea.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 7