Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 7:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ez al dakizue, senideok —legeen berri dakizuenoi mintzo natzaizue—, gizakia bizi den bitartean bakarrik behartzen duela legeak?

2. Adibidez, emaztea senarra bizi den bitartean bakarrik dago legez senarrari lotua. Senarra hiltzen denean, ordea, ezkontza-legetik askatua gelditzen da.

3. Horregatik, senarra bizi den bitartean beste gizon batekin elkartzen den emaztea adulteriogile bihurtzen da. Senarra hilez gero, berriz, ezkontza-legetik askatua gelditzen da eta ez da adulteriogile, beste gizon batekin elkartu arren.

4. Horrela bada, ene senideok, zuek ere hil zen Kristoren gorputzeko eginak izan zaretenez gero, legearentzat hilda zaudete, eta beste batenak zarete jadanik —hildakoen artetik piztu zenarenak, alegia—, Jainkoarentzat fruitu onak emateko.

5. Geure giza grinen menpean bizi ginenean, legeak bekaturako grinak pizten zituen guregan, eta horrela heriotza ekarri zigun fruitu.

6. Baina orain, lotuak gintuen legearentzat hilak gaudelarik, legetik aske gaude; horrela, Espirituaren bizi berriaren arabera zerbitza dezakegu Jauna, eta ez lege idatziaren arau zaharraren arabera.

7. Horrekin zer esan nahi dugu? Legea bekatu dela? Ez horixe! Hala ere, legearen bidez bakarrik ezagutu nuen bekatua. Gutizia zer den ez nukeen jakingo legeak hau esan ez balu: Ez gutiziatu.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 7