Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 6:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zer esan honen guztiaren ondorioz? Bekatu egiten jarraitu behar dugula, onginahia ugari dadin?

2. Ez horixe! Nola bizi gintezke oraindik bekatuan, bekatuarentzat hilik gaudenok?

3. Ez al dakizue, bada, bataioaz Jesu Kristori lotuak izan garenok, haren heriotzari izan garela lotuak?

4. Bataioaren bidez berarekin lurperatuak izan garenok, haren heriotzari lotuak gaude, Aitaren ahalmenaz Kristo hildakoen artetik piztu zen bezala, guk ere bizi berria bizi dezagun.

5. Berarena bezalako heriotzan hari itsatsiak izan bagara, hari itsatsiak izango gara harena bezalako piztueran ere.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 6