Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 5:12-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Gizon baten bidez sartu zen bekatua munduan, eta bekatuaren bidez heriotza; horrela, gizon-emakume guztiengana zabaldu zen heriotza, guztiek egin baitzuten bekatu.

13. Egia da, legea baino lehen bazela bekatua munduan; baina bekatua ez zaio inori leporatzen, legerik ez badago.

14. Hala ere, Adamengandik Moisesen denboraraino nagusi izan zen heriotza gizakien gain; baita Adamena bezalako bekaturik egin ez zutenen gain ere. Adam etortzekoa zenaren irudi da.

15. Baina bekatua eta Jainkoak egiten digun dohaina ez dira neurri berekoak. Izan ere, gizon bakarraren bekatuaz guztiak hil baldin baziren, askoz ugariago zabaldu da guztiengana Jainkoaren dohaina, hau da, beste gizon bakar bati esker, Jesu Kristori esker, eman zaigun dohaina.

16. Eta ondorioei dagokienez ere, Jainkoak eman digun dohaina ez da gizon bakarraren bekatuarekin alderatzekoa. Izan ere, bekatuak, bakarra izan arren, guztien gaitzespena izan du ondorio; dohainak, berriz, bekatuak asko izan arren, barkamena izan du ondorio.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 5