Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 4:18-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Abrahamek sinetsi egin zuen inolako itxarobiderik ez zegoenean; horrela, herri askoren aita egin zen, Jainkoak esan zionaren arabera: Horrenbeste izango dira zure ondorengoak.

19. Ez zitzaion moteldu sinesmena, bere gorputza ia hila —ehun urte hurbil baitzituen— eta Sararen sabela ere agorra zela ikusi arren.

20. Jainkoaren agintzariaren aurrean ez zen sinesgogor izan, ezta zalantzan ibili ere, baizik eta sendotu egin zen sinesmenean; horrela, Jainkoak egia zioela aitortu zuen,

21. erabat ziur baitzegoen hark hitzemana betetzeko zuen ahalmenaz.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 4