Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 2:6-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Orduan, bakoitzari bere egintzen arabera ordainduko dio Jainkoak:

7. on egiten iraun eta aintza, izen on eta hilezkortasun bila dabiltzanei betiko bizia emango die;

8. berekoikeriaz egiaren kontra jaikitzen direnei eta zuzengabekeriari men egiten diotenei, berriz, haserrea eta zigorra;

9. atsekabea eta larria emango dizkie gaizkia egiten duten guztiei: juduei lehenengo, baina baita judu ez direnei ere;

10. ospea, ohorea eta bakea ongia egiten duten guztiei: juduei lehenengo, baina baita judu ez direnei ere,

11. Jainkoak ez baitu bereizkeriarik egiten.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 2