Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 2:4-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Edota gutxietsi egiten al dituzu Jainkoaren neurrigabeko bihotz ona, eroapena eta pazientzia, beraren bihotz onak bihozberritzera gonbidatzen zaituela ahazturik?

5. Zeure bihotz damugabearen gogorkeriaz zigorra handitzen ari zara zigor-egunerako, Jainkoaren epai zorrotza agertuko den egunerako, alegia.

6. Orduan, bakoitzari bere egintzen arabera ordainduko dio Jainkoak:

7. on egiten iraun eta aintza, izen on eta hilezkortasun bila dabiltzanei betiko bizia emango die;

8. berekoikeriaz egiaren kontra jaikitzen direnei eta zuzengabekeriari men egiten diotenei, berriz, haserrea eta zigorra;

9. atsekabea eta larria emango dizkie gaizkia egiten duten guztiei: juduei lehenengo, baina baita judu ez direnei ere;

10. ospea, ohorea eta bakea ongia egiten duten guztiei: juduei lehenengo, baina baita judu ez direnei ere,

11. Jainkoak ez baitu bereizkeriarik egiten.

12. Moisesen legepean egon gabe bekatu egin dutenak, galdu ere, legerik gabe galduko dira; eta legepean egon eta bekatu egin dutenak legearen bidez izango dira epaituak;

13. ez baitira Jainkoaren aurrean zuzen legea entzun bakarrik egiten dutenak, bete ere egiten dutenak baizik.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 2