Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 2:3-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Eta zu, besteengan kondenatzen dituzun gauza berak egiten dituzun hori, Jainkoaren epaiari ihes egingo diozulakoan al zaude?

4. Edota gutxietsi egiten al dituzu Jainkoaren neurrigabeko bihotz ona, eroapena eta pazientzia, beraren bihotz onak bihozberritzera gonbidatzen zaituela ahazturik?

5. Zeure bihotz damugabearen gogorkeriaz zigorra handitzen ari zara zigor-egunerako, Jainkoaren epai zorrotza agertuko den egunerako, alegia.

6. Orduan, bakoitzari bere egintzen arabera ordainduko dio Jainkoak:

7. on egiten iraun eta aintza, izen on eta hilezkortasun bila dabiltzanei betiko bizia emango die;

8. berekoikeriaz egiaren kontra jaikitzen direnei eta zuzengabekeriari men egiten diotenei, berriz, haserrea eta zigorra;

9. atsekabea eta larria emango dizkie gaizkia egiten duten guztiei: juduei lehenengo, baina baita judu ez direnei ere;

10. ospea, ohorea eta bakea ongia egiten duten guztiei: juduei lehenengo, baina baita judu ez direnei ere,

11. Jainkoak ez baitu bereizkeriarik egiten.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 2