Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 2:20-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. ezikasien hezitzaile eta ezjakinen irakasletzat, eta hori, ezagutzaren eta egiaren adierazpena legean duzulako.

21. Zuk, bada, besteri irakasten diozun horrek, nola ez diozu irakasten zeure buruari? Ez dela ostu behar hots egiten duzun horrek, zergatik osten duzu zeuk?

22. Adulteriorik ez dela egin behar esan, eta zeuk egiten duzu adulterioa! Sasijainkoak higuingarriak direla esan, eta tratuan jarduten duzu haien jauretxeetan!

23. Legeaz harrotzen zaren horrek, nola desohoratzen duzu Jainkoa, legea hautsiz?

24. Horrela, Liburu Santuak dioen bezala, zuengatik atzerritarrek Jainkoaren izena gaitzesten dute.

25. Erdainkuntza baliotsua duzu, bai, baina legea betetzekotan. Legea hausten baduzu, berriz, erdainkuntzarik ez bazenu bezala da.

26. Erdaingabea, ordea, legearen aginduak betetzen baditu, ez ote du erdaindutzat hartuko Jainkoak?

27. Eta, gorputzez erdaingabea izan arren, legea betetzen duenak epaituko zaitu zu, zeure lege-liburu eta erdainkuntza guztiekin legea betetzen ez duzun hori.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 2