Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 2:14-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Begira, jentilek, Moisesen legea ezagutu gabe ere, legeari dagokiona berez egiten dutenean, nahiz legea ez ezagutu, beraiek bihurtzen dira beren buruarentzat lege.

15. Izan ere, legearen errealitatea beren bihotzetan idatzia daukatela erakusten dute, beren kontzientziak aitortzen duen bezala, batzuetan salatu egiten baititu eta besteetan zuritu.

16. Halaxe azalduko da, Jainkoak, Jesu Kristoren bidez eta nik iragartzen dudan berri onaren arabera, gizon-emakumeen barrua epaituko duen egunean.

17. Baina zer esan zutaz, judu izenaz harro zauden horretaz? Legean oinarritzen zara eta Jainkoaz harrotzen;

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 2