Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 16:12-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Goraintziak Trifena eta Trifosari, Jaunarengatik gogoz lanean jardun duten horiei; baita Jaunarengatik hainbeste lan egin duen nire Perside maiteari ere.

13. Goraintziak Rufori, kristau agurgarri horri, eta berorren ama eta nire ama ere denari.

14. Goraintziak Asinkritori, Flegoni, Hermesi, Patrobasi, Hermasi eta haiekin bizi diren senideei.

15. Goraintziak Filologo eta Juliari, Nereo eta beronen arrebari, Olinpiori eta horiekin bizi diren fededun guztiei.

16. Agur ezazue elkar besarkada santuaz. Kristoren eliz elkarte guztiek agurtzen zaituztete.

17. Otoi, senideok! Ibili argi elkartean zatiketak sortzen eta hartu duzuen irakaspena galbidean jartzen dutenekin. Alde horiengandik!

18. Horrelakoek ez baitiote Kristo gure Jaunari kultu ematen, beren sabelei baizik, eta beren hitz leunez eta lausenguz liluratu egiten dute jende xaloa.

19. Denen agerian dago nola onartu duzuen fedea, eta horrekin poztu egiten nauzue; baina zuek onerako argi eta gaitzaren aurrean tolesgabe izatea nahi nuke.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 16