Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 16:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zenkreasko eliz elkartearen zerbitzari den gure arreba Febe gomendatzen dizuet:

2. hartzazue Jaunaren izenean, sagaratuei dagokien bezala. Edozertan zuen beharrik balu, lagun iezaiozue, berak ere askori lagundu baitio eta neuri batez ere.

3. Goraintziak Priska eta Akilari, Jesu Kristoren zerbitzuan laguntzaile izan ditudanei.

4. Horiek beren bizia arriskuan jarri zuten, nirea salbatzeagatik. Eta nik ez ezik, jentilen eliz elkarte guztiek ere esker ona zor diete.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 16