Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 14:6-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Halako egunari garrantzi berezia ematen dionak Jaunarengatik ematen dio; denetik jaten duenak Jaunarengatik jaten du, Jainkoari eskerrak ematen baitizkio; jateari uzten dionak ere Jaunarengatik ez du jaten, eta honek ere eskerrak ematen dizkio Jainkoari.

7. Gutariko bat ere ez da beretzat bizi, ezta hiltzen ere beretzat;

8. bizi bagara, Jaunarentzat gara bizi; eta hiltzen bagara, Jaunarentzat gara hiltzen. Beraz, nahiz bizi nahiz hil, Jaunarenak gara.

9. Horretarako hil eta piztu zen Kristo: hildakoen eta bizien Jauna izateko.

10. Zergatik kondenatzen duzu, bada, zeure senidea? Eta zergatik gutxiesten? Denok agertu beharko dugu Jainkoaren auzitegian,

11. Liburu Santuak dioen bezala: Neure biziarengatik dagit zin —dio Jaunak—: Belaun oro nire aurrean makurtuko da, eta mihi orok goretsiko du Jainkoa.

12. Izan ere, guztiok eman beharko diogu Jainkoari nork bere buruaren kontu.

13. Ez dezagun, beraz, gehiago elkar kondena, baizik eta saia zaitezte senideari oztoporik edo erorbiderik ez jartzen.

14. Nik badakit eta ziur nago —Jesus Jaunak esan izan baitzuen— ez dela ezer ere berez kutsatua denik; kutsatutzat hartzen duenarentzat bakarrik bihurtzen da zerbait kutsatu.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 14