Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 14:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Egiezue harrera ona sinesmen heldugabekoei, iritziak direla-eta eztabaidan hasi gabe.

2. Batek, denetik jan dezakeela uste du; sinesmenean heldugabekoak, berriz, barazkiak bakarrik jaten ditu.

3. Denetik jaten duenak ez dezala gutxiets zerbait jateari uzten diona, eta zerbait jateari uzten dionak ez dezala kondena denetik jaten duena, Jainkoak onartu egin baitu hau ere.

4. Nor zara zu zurea ez den morroia epaitzeko? Hura zutik ala eroria dagoen, nagusiaren arazoa da; eta zutik iraungo du, ahaltsua baita Jauna berari zutik eusteko.

5. Batek garrantzi berezia ematen dio egun bati; beste batentzat, berriz, egun guztiak berdinak dira. Joka dezala bakoitzak bere kontzientziaren arabera.

6. Halako egunari garrantzi berezia ematen dionak Jaunarengatik ematen dio; denetik jaten duenak Jaunarengatik jaten du, Jainkoari eskerrak ematen baitizkio; jateari uzten dionak ere Jaunarengatik ez du jaten, eta honek ere eskerrak ematen dizkio Jainkoari.

7. Gutariko bat ere ez da beretzat bizi, ezta hiltzen ere beretzat;

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 14