Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 10:13-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Izan ere, Jaunari dei egin diezaiona salbatuko da.

14. Nola, ordea, dei egin, harengan sinesten ez badute? Nola sinetsi, haren entzuterik ez badute? Nola entzun, nork hots eginik ez bada?

15. Nola hots egin, hartarako bidalirik ez bada? Liburu Santuak dioen bezala: Bai ederrak berri onak ekartzen dituztenen oinak!

16. Ez diote, ordea, denek harrera ona egin berri onari. Isaiasek esaten du: Jauna, nork sinetsi du gure mezua?

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 10