Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 10:1-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Senideok, hauxe da nire bihotzeko irrikarik handiena eta israeldarren alde Jainkoari eskatzen diodana: salbamenera hel daitezela.

2. Aitortzen dut beraien artean jainkozale sutsuak badirela, baina ez dute zuzen ulertzen.

3. Ez dute ulertu Jainkoak ematen duela salbamena, eta beren kabuz lortu nahi izan dute, Jainkoarengandik datorrena onartu gabe.

4. Legearen helburua, izan ere, Kristo da, eta beronen bidez ematen zaie fededun guztiei Jainkoaren onespena.

5. Legearen bidez lortzen den salbamenaz, hau dio Moisesek: Legea betetzen duenaberaren bidez biziko da.

6. Fedearen bidez lortzen denaz, berriz, beste hau: Ez esan zeure baitan: Nor igoko da zerura? —Kristo handik jaitsarazteko, alegia—;

7. edo: Nor jaitsiko da leizera?—Kristo hildakoen artetik igoarazteko, alegia—.

8. Zer dio, orduan, Liburu Santuak? Esku-eskura duzu hitza, zeure ahoan eta zeure bihotzean.Hitz hori, hain zuzen, guk hots egiten dugun fedearen mezua da.

9. Izan ere, zeure ahoz Jesus dela Jauna aitortzen baduzu, eta zeure bihotzean Jainkoak hildakoen artetik piztu zuela sinesten baduzu, salbatu egingo zara.

10. Zeren, bihotzez sinesten duena onartu egiten baitu Jainkoak, eta ahoz aitortzen duena salbatu egiten da.

11. Hau dio Liburu Santuak: Harengan sinesten duenak ez du huts egingo.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 10