Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 9:38-40 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

38. Lida Jopetik hurbil dago, eta ikasleek, Pedro han zela jakinik, bi mandatari bidali zizkioten, lehenbailehen beren hirira etortzeko erregutuz.

39. Pedro berehala atera zen haiekin. Iritsi zenean, goiko gelara eraman zuten; emakume alargun guztiak negarrez hurbildu zitzaizkion eta Dorkas zenak egin ohi zizkien jantzi eta soingainekoak erakutsi zizkioten.

40. Pedrok denak irtenarazi zituen eta, belaunikaturik, otoitz egin zuen; gero, gorpura bihurturik, esan zuen: «Tabita, jaiki!»Hark begiak ireki zituen eta, Pedro ikustean, eseri egin zen.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 9