Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 8:27-40 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Berehala abiatu zen Felipe. Eta han ikusi zuen etiopiar iren bat: Etiopiako Kandaze* edo erreginaren ministroa zen, haren ondasun guztien administratzailea. Jerusalemera etorria zen erromes

28. eta berriro etxera zihoan. Bere karrozan eserita, Isaias profetaren liburua irakurtzen ari zen.

29. Espirituak esan zion Feliperi: «Aurreratu eta jarri karroza horren ondoan».

30. Felipe lasterka hurbildu zitzaion eta, Isaias profeta irakurtzen entzunik, galdetu zion irenari:—Ulertzen al duzu irakurtzen ari zarena?

31. Hark erantzun:—Nola ulertuko dut, bada, inork ulerpiderik ematen ez badit?Eta igo eta bere ondoan jartzeko eskatu zion Feliperi.

32. Irakurtzen ziharduen pasartea honako hauxe zen: Hiltzera daramaten arkumeak bezala, moztaileen aurrean isilik dagoen ardiak bezala, ez zuen ahorik zabaldu.

33. Gizon ezereza zelako ez zioten justiziarik egin. Nork aipatuko du haren ondorengotza? Erauzi egin baitzuten haren bizia lurretik.

34. Galdetu zion irenak Feliperi:—Esadazu, mesedez: Nortaz dio hori profetak, bere buruaz ala beste norbaitez?

35. Felipek, orduan, pasarte honetatik abiaturik, Jesusen berri ona adierazi zion.

36. Zihoazela, ura zegoen toki batera iritsi ziren, eta irenak esan zuen: «Horra hor ura! Zer eragozpen da ni bataiatzeko?» (

37. ).

38. Karroza gelditzeko agindu zuen; Felipe eta irena, biak uretara jaitsi ziren eta Felipek bataiatu egin zuen.

39. Uretatik atera zirenean, Jaunaren Espirituak hartu eta eraman egin zuen Felipe. Irenak ez zuen gehiago ikusi, eta poz-pozik jarraitu zuen bidean aurrera.

40. Felipe, berriz, Azoton gertatu zen, eta herriz herri berri ona adieraziz joan zen, Zesareara iritsi arte.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 8