Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 8:17-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Beraz, Pedrok eta Joanek eskuak buruan ezarri zizkieten, eta Espiritu Santua hartu zuten.

18. Simonek, apostoluek jendeari eskuak ezartzean Espiritua etortzen zitzaiela ikusirik, dirua eskaini zien,

19. esanez:—Emadazue niri ere ahalmen hori, eskuak ezartzen dizkiedan guztiek Espiritu Santua har dezaten.

20. Pedrok erantzun zion:—Lehertuko ahal haiz heure diruarekin, Jainkoaren dohaina diruz erosten dela uste izateagatik!

21. Hik ez duk honetan eskurik, ez parterik, hire kontzientzia ez baita zuzena Jainkoaren aurrean.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 8