Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 7:16-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Gero, haien gorpuak Sikemera eraman zituzten eta, bertan, Abrahamek Hamorren ondorengoei diruz erositako hilobian ezarri.

17. «Jainkoak Abrahami zin eginiko agintzaria betetzeko garaia hurbildu ahala, herria haziz eta ugalduz joan zen Egipton.

18. Bainabeste errege bat izan zen Egipton, Jose ezagutu ez zuena.

19. Hark gure herriaren aurka maltzurkeriaz jokatu zuen eta tratu txarra eman zien gure arbasoei, beren haurrak zapuztera behartuz, bizi ez zitezen.

20. «Garai hartan jaio zen Moises. Guztiz ume ederra zen eta hiru hilabetez gurasoek etxean hazi zuten.

21. Utzi beharra izan zutenean, faraoiaren alabak jaso zuen eta bere seme bezala hazi.

22. Egiptoarren jakintza guztia ikasi zuen Moisesek, eta hizketan eta ekintzan trebea izan zen.

23. «Berrogei urte bete zituenean, bere senide israeldarrekin harremanetan jartzea erabaki zuen.

24. Egiptoar batek israeldar bat gaizki zerabilela ikusirik, honen alde atera zen eta, anaia zapaldua mendekatu nahirik, hil egin zuen egiptoarra.

25. Uste zuen bere senideek ulertuko zutela beraren eskuz askatu nahi zituela Jainkoak; baina ez zuten ulertu.

26. Biharamunean, israeldar batzuk borrokan ari zirela, haien artera sartu zen bakeak egitera, esanez: “Adiskideok, zergatik ari zarete elkar joka, anaiak izanik?”

27. Baina laguna jotzen ari zenak bultza egin zion, esanez: Nork jarrihau hi gure arteko buruzagi eta epaile?

28. Ala, atzo egiptoarra bezala, hil egin behar ote nauk ni ere?

29. Hau entzutean, Moisesek ihes egin zuen eta Madianen jarri zen bizitzen, eta han bi seme izan zituen.

30. «Berrogei urteren buruan, aingeru batagertu zitzaion sasi artean pizturiko sugarretan, Sinai mendiko basamortuan.

31. Moises harriturik gelditu zen ikusten zuenaz eta, hobeto ikusteko bertara hurbiltzean, Jaunaren ahotsa entzun zuen:

32. Ni zurearbasoen Jainkoa naiz, Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa. Beldurrez dar-dar, Moises ez zen begiratzera ere ausartzen.

33. Orduan, Jaunak esan zion: Erantzioinetakoak, zu zauden lekua lur santua baita.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 7