Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 7:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Apaiz nagusiak galdetu zion Estebani: «Egia al da hori guztia?»

2. Estebanek erantzun zuen: «Senide eta gurasook, entzun: Jainko aintzatsua gure arbaso Abrahami agertu zitzaion, artean Mesopotamian zegoela, Haranen bizitzen jarri aurretik,

3. eta esan zion: Utzi zeure lurra eta zeure ahaideak eta zoaz nik erakutsiko dizudan lurraldera.

4. Abraham, orduan, kaldearren lurraldea utzirik, Haranen jarri zen bizitzen. Eta handik, aita hil zitzaionean, orain zuek bizi zareteneko lurralde honetara aldatu zuen Jainkoak.

5. Hala ere, ez zion ondaretzat lurrik eman, ezta oin bat ere; baina berari eta beraren ondorengoei emango ziela agindu zion, oraindik Abrahamek seme-alabarik ez zuen arren.

6. Honela mintzatu zitzaion Jainkoa: Zureondorengoak atzerritar gisa biziko dira berena ez duten lurraldean. Esklabotza eta zapalkuntzapean edukiko dituzte laurehun urtez.

7. Alabaina, zigortu egingo dut —esan zion, gainera, Jainkoak— esklabo bihurtuko dituen herria, eta ondoren atera egingo dira eta toki honetangurtuko naute.

8. Ondoren, erdainkuntza eman zion itunaren ezaugarri; hala, Isaak jaio zitzaionean, zortzigarren egunean erdaindu egin zuen Abrahamek; berdin egin zuen Isaakek ere Jakobekin, eta Jakobek hamabi patriarkekin.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 7