Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 5:8-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Pedrok galdetu zion:—Esadazu, honenbestean saldu al zenuten soroa?—Bai, horrenbestean —erantzun zuen hark.

9. Pedrok esan zion:—Zergatik hartu duzue elkar Jaunaren Espiritua tentatzeko? Hara, atean dira dagoeneko zure senarrari lur eman diotenak; zu eramango zaituzte orain.

10. Pedroren oinetara bat-batean erori eta hil egin zen. Sartu ziren gazteak eta, hilda aurkiturik, senarraren ondoan lur ematera eraman zuten.

11. Eliz elkarte osoa erabat beldurturik gelditu zen, baita gertatuaren berri izan zuten guztiak ere.

12. Anitz mirari eta egintza harrigarri gertatzen ziren herrian apostoluen eskuz. Fededun guztiak Salomonen aterpean bildu ohi ziren gogo batez;

13. baina beste inor ez zen haiekin elkartzera ausartzen, herriak asko goraipatzen bazituen ere.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 5