Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 5:31-37 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

31. Jainkoak bere eskuinaldera altxatu du, buru eta salbatzaile eginez, Israeli bihozberritzea eta bekatuen barkamena emateko.

32. Gu gara honen guztiaren lekuko, gu eta esaneko zaizkionei Jainkoak ematen dien Espiritu Santua.

33. Erantzun honek beren onetik atera zituen, eta hil egin nahi zituzten apostoluak.

34. Baina bazen Biltzar Nagusian Gamaliel zeritzan fariseu bat, herri osoan itzal handia zuen lege-irakaslea; apostoluak kanpora ateratzeko agindu ondoren, biltzarrean zutik,

35. honela hitz egin zuen: «Israeldarrok, begira ongi zer egitera zoazten gizon hauekin.

36. Oraindik orain atera zen Teudas ere, norbait bazelako ustetan, eta laurehunen bat gizon bilduak zituen; baina hil egin zuten, eta haren jarraitzaile guztiak sakabanatu egin ziren, eta dena hutsean gelditu.

37. Haren ondoren, erroldatzea egin zen garaian, Judas galilearra* atera zen, eta hainbat jende bereganatu zuen; baina hil egin zuten hura ere, eta jarraitzaile guztiak sakabanatu ziren.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 5