Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 5:15-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Gaixoak kalera ateratzen zituen jendeak eta ohe nahiz ohatiletan ezartzen zituzten, Pedro igarotzean beronen itzalak bederen bat edo beste uki zezan.

16. Jerusalem inguruko herrietatik ere jende-talde handiak etorri ohi ziren gaixoak eta espiritu gaiztoen menpe zeudenak berekin ekarriz, eta denak sendatzen ziren.

17. Apaiz nagusiak eta honen alderdiko guztiek —saduzearrek, alegia—, haserre bizian,

18. apostoluak atxilotu eta herriko kartzelan sarrarazi zituzten.

19. Baina gauez Jaunaren aingeruak ateak zabaldu eta kanpora atera zituen, esanez:

20. «Zoazte tenplura, eta azaldu herriari biziera honi dagokion guztia».

Irakurri kapitulu osoa Eginak 5