Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 3:19-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Bihozberri zaitezte, bada, eta itzuli Jainkoarengana, bekatuak ken dakizkizuen;

20. horrela iritsiko zaizue Jaunaren kontsolazio-garaia, eta hark berriro bidaliko dizue Jesus, zuentzat izendatua zeukan Mesias.

21. Honek zeruan egon behar du oraindik, harik eta gauza guztiak eraberrituko diren garaia, Jainkoak antzinatik bere profeta santuen ahoz iragarria, iritsi arte.

22. «Moisesek, hain zuzen, esan zuen: Ni bezalako profeta sorraraziko dizue Jaunak, zeuen Jainkoak, herritarren artetik; onartu hark esango dizuen guztia.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 3